Italiako gobernuak online dagoen pornoa blokeatuko du
Gobernu italiarrak berriki iragarri duenez eduki sexual biolentora sarbidea debekatzen duten blokeo informatikoetan lanean ari da. Izan ere, herrildean hautsak arrotu ditu berriki jakin diren eskandalu sexualek: adin txikiko taldeek adin berekoei abusu sexualak egiten zizkietela jakin da. Azken egunetan ezagutu da 10-12 urteko lehengusuak “manadan” bortxatuak izan zirela adin bereko gazte talde batengatik. Italiar gizartean sekulako eragina izan du eta ekintza hauen errua pornografiari bota zaio. Honegatik, adin txikikoak babesteko gobernuak neurriak hartzea erabaki du, Interneten dagoen material esplizitutik haurrak babesteko.
“Ez da zentsura, haurrak babestea baizik”, esan du Eugeni Roccella, Familia ministroak. Bere esanetan Giorgina Meloni lehen ministroarentzat “egungo hezkuntza krisiaren arazo nagusienetako bat da”. Roccelak baieztatu du, aditu batzuren estimazioen arabera, pornografiarekin haurrek duten lehen kontaktua, batez beste, zazpi urterekin izaten dela eta bideoak geroz eta biolentoago eta muturrekoagoak direla.
Honegatik, Italiako Estatuak adin txikikoek, porno webguneetara sarbitzea blokatzeko neurri eraginkorragoak hartuko ditu. Dakigunez, webgune hauetako gehiengoak egiaztatzen sinple bat baino ez du, nahikoa da erabiltzaileak 18 urte dituela baieztatzea. Horregatik Roccella-k dio “instrumentu objektiboak” erabili behar direla. “Familiek, sarritan, ezintasun sentsazioa esperimentatzen dute, eduki hau teknologiaren bitartez eskuratzen baita, eta haurrak gu baino askoz ere hobeak dira teknologia erabiltzen”, horregatik dio “ezin direla bakarrik utzi”.
“Webguneek hartu behar dute euren gain adina egiaztatzea, baina erabiltzailearen datuak eskuratu gabe. Hirugarren batzuen zerbitzuak erabiliko ditugu legea aplikatzen den frogatzeko” esan du ministroak.
Roccela, bestekoa tresnez ere mintzatu da. “gurasoen kontrolerako tresnak oso gutxi erabiltzen dira eta iragarki eta zabalkunde gehiago behar dute benetan erabili daitezen”. Meloniren gobernuaren proposamenak jada jaso ditu zenbait kritika. Pornografia webguneei zuzentzen baitzaie esklusiboki neurria, sare sozialak eta txatak ahaztuz. Plataforma horietan ere porno material ugari aurkitu daiteke eta neurri berriekin, kopuru hori hazi egin liteke.
