Italiako Auzitegi Konstituzionalak medikuntzak lagundutako suizidioari baietz esaten dio

Italiarentzat, zein munduarentzat, historia egin duen erabakiarekin Italiako Auzitegi Konstituzionalak ez du delitutzat hartuko medikuntzak lagundutako suizidioa. Horrela, auzitegiaren arabera, bizirik mantentzen duten tratamendu zehatzengatik soilik baldin badago pazientea bizirik, bere egoerak atzera bueltarik ez duelako, horrek ekarri dakizkioken sufrimendu fisiko eta psikologikoekin, eta gai baldin bada erabakiak libreki eta modu kontzientean hartzeko, bere esku egongo litzateke bere biziarekin amaitzeko erabakia hartzea.
Bi egun iraun dituen debate bizi baten ondoren, Italiako auzitegiak irtenbidea topatu dio gai delikatuari. Gaia beti izan da polemikoa eta sentsibilitate ugari ukitzen ditu, iritzi kontrajarriak entzun daitezkeelarik. Europan oraingoz herrialde gutxi batzuk dira lagundutako suizidioa onartzen dutenak: Holanda, Belgika, Luxenburgo eta Suitza. Zerrenda esklusibo honetan sartu da Italia ere.
Sententzia hau kasu dramatiko baten ostean iritsi da. 2017ko otsailean Fabiano Antoniani DJ famatua 39 urterekin hil zen tetraplejiko eta itsu zegoela, bost urte atzera izandako trafiko istripu batengatik. Antoniani Suitzan hil zen 10.000 euro ordaindu ostean. Bertako medikuek heriotzara eraman zuen farmakoa injektatu zioten. Marco Cappato, diputatu ohiak lagundu zion bertara eta bere burua denuntziatu zuen.
Bere aurka prozesu judizial bat ireki zen suizidioan laguntzeagatik. Milaneko auzitegiak ordea prozesua eten zuen eta Auzitegi Konstituzionalari eskatu zion legislazioa berriz begiratzeko. Orduan eskaera hutsean geratu zen, egon diren presio ugarirengatik, batez ere talde erlijiosoengatik, baina azkenean lortu dute lagundutako suizidioaren legea aldatzea.