Italiak seme-alaben jaiotza ziurtagiritik ama lesbianak ezabatu ditu

Italiak seme-alaben jaiotza ziurtagiritik ama lesbianak ezabatu ditu Italian ama lesbianak dituzten haurren jaiotza ziurtagiriak aldatzen ari dira. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/italiak-seme-alaben-jaiotza-ziurtagiritik-ama-lesbianak-ezabatu-ditu/@@download/image/Captura de pantalla 2023-07-19 a las 7.16.44.png
2023/07/24
Italian ama lesbianak dituzten haurren jaiotza ziurtagiriak aldatzen ari dira.
Italiak seme-alaben jaiotza ziurtagiritik ama lesbianak ezabatu ditu

Izan ere, Giorgia Meloni eta bere eskuineko koalizio gobernuak ez du onartzen sexu bereko bikoteek haurrak haztea. 

Dirudienez, neurri honekin batera, guraso batzuei euren haurren abizenak aldatzea eskatuko die. MailOnline komunikabideari mintzatu zaio Michela, lehen kaltetuetako bat: "Hamar egunez negar egin nuen eskutitza jaso eta irakurri nuenean". 38 urteko emakumea Bergamon bizi da, Italia iparraldean eta honela laburbildu du albisteak eragin zion nahigabea: "Existituko ez banintz bezala da". Komunikabidearen arabera, estatuko fiskalek eskutitza bidali zioten Michelari, ez delako bere alabaren ama biologikoa. Bere bikoteari ere iritsi zaio eskutitza, Michela euren alabaren, Giuliaren, jaiotza ziurtagirian azaltzea "ordena publikoaren aurkakoa" dela adierazteko. 

Orain, Giuliaren ama biologikoak soilik ditu gurasotasun eskubideak hezkuntzari eta mediku arretari dagokionez. Gainera, Giuliaren ama biologikoa hilko balitz, alaba senitartekoei emango zaie edo zaintzan jarri, Michelaren ardurapean jarri beharrean. 

Meloni, Italiak izan duen lehen emakumezko ministroak, bere burua "ama kristau" bezala izendatu. Eskuin muturrekoa politikaria, lehen ministro 2022ko urrian bilakatu zuen. Orduan "LGBT lobbien" kritika egin zuen. 

2023ko martxoan idatzizko adierazpen bat banatu zuen Italiako gobernuetan, aginduz sexu bereko bikoteak guraso legitimoak bezala erregistratzeari uzteko. Orain, guraso biologikoei bakarrik egiten die aitortza. Alessia Crocini, Rainbow Families elkarteko presidenteak hauxe adierazi du: "Gobernu hau homofobiaren adierazpen gorena da. Melonik dio haur bat behar bezala hazteko aita bat eta ama bat behar dituela. Hori dio, ikerketek aurkakoa badiote ere. Iraingarria da sexu bereko gurasoak dituzten milioika familientzat". 

The Times komunikabidearen arabera, Paduako magistratu batek, pasa den hilean 33 bikote lesbiana, 20171tik ama bezala erregistratuak zeudenak, tribunaletara bidali zituen. Ondoren, epaileei eskatu zitzaien jaiotza ziurtagirietatik haurra izan ez zuen bikotearen izena ezabatzeko. Eskaria azaroan ebatziko da.