Italiak parlamentua heren bat murriztuko du

Italiak parlamentua murriztea erabaki du; herritarrei galdeketa luzatu diete, eta %60 inguru murrizketaren alde agertu da. Hala, datozen hauteskundeetan Italiako parlamentariak heren bat gutxiago izango dira; diputatuak 630etik 400era igaroko dira, eta senatariak aldiz, 315etik 200era.
Erreferendumean parte hartu duten italiarren kopurua uste baino handiagoa izan da, %54; neurriak arrakasta izan du, batez ere diru publikoan lortuko den aurrezpenarengatik; murrizketa honek urtero 100 milioi batuko ditu. Bestalde, parlamentari gutxiagorekin erabakiak hartzea erraztuko dela uste dute alderdi batzuek, 5 Izar Mugimenduak kasu. Hain zuzen, alderdi hori izan da ekimena bultzatu duena, Alderdi Demokratikoa eta Italia Bizirik alderdiekin batera.