Isunak drogaren kontra

Isunak drogaren kontra https://www.gaztezulo.eus/albisteak/isunak-drogaren-kontra/@@download/image/2012538659Mundua_Moscu.jpg
2012/12/13
berria
Moskun kokaturik dagoen Errusiako Drogen Aurkako Zerbitzu Federalak sei hilabete eta urte bete arteko kartzela zigorra ezarri nahi die drogazaleei. Proposamen horixe egin du, behintzat, Errusiako Parlamentuaren eta Gobernuaren aurrean. Azken datu ofizialen arabera, 550.000 drogazale inguru daude Errusia osoan, eta hamabost eta hogeita hamalau urte bitarteko 126.000 lagun hiltzen dira urtero droga kontsumoagatik. Gainera, herrialdeko eskoletan iaz egindako ikerketa batek aditzera eman duenez, nerabeen %10ek legez kanpoko sustantziaren bat probatu dute dagoeneko.