Isuna baserritik irteteagatik

Isuna baserritik irteteagatik https://www.gaztezulo.eus/albisteak/isuna-baserritik-irteteagatik/@@download/image/41p4-3.jpg
2012/12/13
berria
Isuna baserritik irteteagatik
Segurtasun neurriak gogortzen ari dira AEBetako agintariak, eta muga ezkutuan igarotzen duten estatubatuarrei isunak jartzen hasi dira. Lehendabiziko isuna Maine estatuko —Kanadarekin mugan— Richard Alberte baserritarrak jaso du. Bere baserritik metro eskasetara dagoen Kanadako herrira joan nahi zuen gizonak, baina polizia kontrolera joan ordez, zuzeneko bidea hartzea erabaki zuen, muga zeharkatuz. Kontuan hartzeko da hurbileneko polizia kontrola 250 kilometrora dagoela. Poliziek gizona atzeman zuten, eta 10.000 eurotako isuna jarri zioten. Orain arte, nahi zutenean igarotzen zuten muga Maineko nekazariek, kontu handiz ibili beharko dute aurrerantzean; izan ere, ohitura hori garesti atera dakieke.