Israelek hamaika aurpegi

Aatra herrian barrena ibilarazi zituen hainbat kazetari Israelgo armadak, "Gazako gerra nola egin duten erakusteko". Aatran, ordea, ez zen bonbardaketarik izan biztanleek garaiz ihes egin zutelako. Sionisten asmoa sinplea bezain maltzurra zen: kazetariak inolako bonbardaketarik izan ez den gune batera eramatea, eragindako triskantzaren irudiak jasotzeko modurik izan ez zezaten. Kazetari frantziar batek honela deskribatu zuen egoera: "gatazka urrutitik begiztatu behar izan dugu, israeldarrek ez dutelako nahi guk benetan gertatzen ari dena ikusterik". Zerbaitengatik izango da, ezta?