Ispilutxo, zer jantziko dut gaur?

Ispilutxo, zer jantziko dut gaur? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ispilutxo-zer-jantziko-dut-gaur/@@download/image/92p14gadget.jpg
2012/12/13
berria
Alemaniako Heinrich-Hertz (HHI) telekomunikazio institututik dator notizia. Moda mundua hankaz gora jarriko duen asmakuntza batez ari gara: arropa jantzi beharrik gabe, nola geratuko zaigun erakutsiko digun ispilu birtuala. 2009ko udan aurkeztuko dute Berlingo elektronika azokan, eta egileek arrakasta itzela espero dute. Ispiluaren aurrean jarri eta botoia sakatu behar da, alkandora edo dena delakoarekin dotore gauden edo ez ikusteko. Horrez gain, tamainekin konparaketak egin ditzakegu, eta baita koloreekin ere. Akabo galtzak ez lisatzeagatik edo zuloz jositako kamiseta janzteagatik jasotako errietak!