Islatutako izpiak

Islatutako izpiak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/islatutako-izpiak/@@download/image/rjukan_1385477679.jpg
2013/12/05
albiste-laburra
Islatutako izpiak
Rjukan 3.000 biztanleko herri norvegiarra da. Herrialdearen hegoaldean dago, bailara batean, eta orain arte, irailetik martxora bitarte mendietan islaturik soilik ikus zezaketen eguzkiaren argia rjukandarrek. Aurten, baina, iluntasunari aurre egitea lortu dute. Nola? Orotara 51 metro karratuko azalera duten hiru ispilu erraldoi mendian kokatuta. Eguzkiarekin batera mugitzen dira, eta haren argia herriko udaletxearen plazara bideratzen dute, 200 eta 600 metro karratu arteko eremua argiztatuz. Horrek, argia ez ezik, epeltasuna ere helarazten die herritarrei. Urriaren 31n eman zieten ongi-etorria irrika handiz esperotako eguzki izpiei.