Islandian ez da giro banketxeekin

Islandian, 2008an, kiebra tarteko, banketxeak nazionalizatu egin zituzten. Bankuotako batek zorra zuen Britainia Handiko eta Herbeheretako aurreztaileekin, eta bi herrialdeotako agintariek eman zieten zegokien dirua euren herrikideei. Hori bai, Islandia erantzule jo eta aurreratutako dirua eskatu diote orain. Islandiako agintarien asmoa islandiar guztien artean zorra kitatzea da. Baita zera ere! Herritarrek galdeketa egin eta ezetz esan dute; ez dituztela euren banketxeen akatsak ordainduko. Albistea bigarren mailan geratu da hedabide askotan. Banketxeei aurre egin dakiekela ikusaraztea ez da komeni