Islandian baleak ehizatuko dira berriz ere

Islandian baleak ehizatuko dira berriz ere Gobernu islandiarrak baimendu egin du balea-ehiza “baldintza zorrotzekin” bada ere. Islandia, ehiza mota hau onartzen duen, munduko hiru herrialdeetako bat da, Norvegia eta Japoniarekin batera. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/islandian-baleak-ehizatuko-dira-berriz-ere/@@download/image/ballena-jorobada-saltando-sobre-mar-ai-generativo.jpg
2023/09/13
Gobernu islandiarrak baimendu egin du balea-ehiza “baldintza zorrotzekin” bada ere. Islandia, ehiza mota hau onartzen duen, munduko hiru herrialdeetako bat da, Norvegia eta Japoniarekin batera.
Islandian baleak ehizatuko dira berriz ere

Islandiar gobernuak erabaki polemikoa hartu du berriz ere baleq-ehiza onartuz. Hori bai, agintarien esanetan balintza “askoz ere zorrotzagoetan” ehizatu ahalko dira. 

Herrialdeko agintariek ekainean, behin-behinean, bale-ehitza geratu zuten, animalien ongizatearen legeekin praktika honek ez zuelako bat egiten. 

Aditu talde batek nabarmendu duenez, baleak ez dira berehala hiltzen eta agonia izugarria pairatzen dute ordu luzetan. Honen aurrean, balea-arrantzaleek hainbatetan baleei tiro egiten dieten. 

Honek, animalien aldekoen eta agintarien artean eztabaida sutsua piztu zuen eta azken hauek 2023ko ehiza garaiaren hasiera atzeratu behar izan zuten. 

Modu honetan, baleq-ehiza bertan behera egon da bi alditan, baina orain, berriz ere, argi berdea eman dio gobernuak. Euren esanetan, ikerketa berri baten emaitzen arabera ehiza metodoak “hobetu” litezke, animaliaren ongizatea bermatzeko. 

Arrantza eta Elikadura Ministerioak adierazi du ehiza baldintza zehatzago eta zorrotzagoak ezarriko dituela eta ikuskapen gehiago egongo direla. 

Iragarpenak polemika eta errefusa sortu ditu hiritar batzuren eta animalien defentsan lanean ari direnen artean, uste baitzen bale-ehiza debekatua geratuko zela behin betiko herrialdean. Izan ere, Islandia, Norvegia eta Japoniarekin batera, herrialde bakarrak dira munduan animalia hauen ehiza onartzen dutenak. 

Kulturalki, balea haragiaren kontsumoa murriztuz joan da eta 2024ko animalia hauen ehiza debekatua geratu liteke. Gainera, islandiarren erdia ados dago debekuarekin eta populazioaren laurden batek soilik defendatzen du balea-ehiza.