Islandiako azken McDonald's-a

Islandiako azken McDonald's-a Gezurra badirudi ere, janari azkarreko kateak duela zortzi urte itxi zuen herrialdean; orain, saldutako azken hanburgesa museo batean dute! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/islandiako-azken-mcdonalds-a/@@download/image/Macdonalds2.jpg
2018/04/06
berria
Gezurra badirudi ere, janari azkarreko kateak duela zortzi urte itxi zuen herrialdean; orain, saldutako azken hanburgesa museo batean dute!

Islandian, McDonald'seko azken hanburgesa duela zortzi urte, 5 hilabete, aste bat, zortzi ordu, 29 minutu eta albiste hau idazterako unean, 25 segundo saldu zen. Ez diguzuela sinisten? Orduan, egin klik hemen. Ikusiko duzuenez, Islandiako azken hanburgesa museo batean dago, eta saldu zeneko denbora kontatzen jarraitzen dute.

 

 

2009ko urriaren 30ean, McDonald'sen itxiera egun bezperan, Hjörtur Smárasonek azken hanburgesa erosi zuen. Ez zuen jateko asmorik; horren ordez, gordetzea erabaki zuen. Hanburgesa eta patata frijituak bere jatorrizko poltsetan mantendu zituen eta garaje batean utzi. Hiru urte beranduago, janaria berdin-berdin zegoela konturatu zen. Hala. Smárasonek erabaki zuen bere erlikia museo batean egon behar zuela, eta Islandiako Museora eraman zuen. 

 

 

 

Gaur egun, hiriburuko Bus Hostelean dago ikusgai. Islandiara bazoaz, ez ahaztu zortzi urteko hanbrugesarekin argazkia ateratzeaz!