Islandia zati bat txinatarrei salduta

Islandia zati bat txinatarrei salduta https://www.gaztezulo.eus/albisteak/islandia-zati-bat-txinatarrei-salduta/@@download/image/20111073425REYKJAVIK.jpg
2012/12/13
berria
Islandia zati bat txinatarrei salduta
Reykjaciken protestak eragin ditu irlaren iparraldean 300 kilometro karratuko lursaila enpresari txinatar bati saldu izanak. Sei milioi euro ordaindu ditu Huang Nabo enpresariak eta turismoko gune erraldoi bat antolatzeko asmoa aipatu du. Hainbati horrelako lur sail handia atzerriko enpresei saltzea gehiegikeria iruditu zaio, eta geopolitika kontuak ere aipatu dira, Huang Nabo txinatar gobernuko kide ohia baita, eta lurrak Artikorako ate ezin egokiagoa. Baina 2008an bertako bankuek porrot egin ostean bizi duten egoera ekonomikoa dela-eta Islandiako gobernuak ezinbestekotzat jotzen du operazioa.