Isiltasunaren lehen parke naturala Ekuadorren dago

Isiltasunaren lehen parke naturala Ekuadorren dago Isiltasuna behar beste baloratzen ez dugun ondasun naturala da. Bartzelonan bakarrik 600 heriotza goiztiar atzematen dira urtean zaratagatik. Parke natural honek honi buruz kontzientziatu nahi du, geroz eta urriagoa den ondasun honen baloratzen ikasteko. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/isiltasunaren-lehen-parke-naturala-ekuadorren-dago/@@download/image/amazonia_ecuador-930x600.jpg
2020/04/28

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Isiltasuna behar beste baloratzen ez dugun ondasun naturala da. Bartzelonan bakarrik 600 heriotza goiztiar atzematen dira urtean zaratagatik. Parke natural honek honi buruz kontzientziatu nahi du, geroz eta urriagoa den ondasun honen baloratzen ikasteko.
Isiltasunaren lehen parke naturala Ekuadorren dago

Amazonaseko oihanaren txoko honetan barneratzean dimentsionala ez den espazio batean barneratzen zara. Ez dago ezer urrun edo gertu, dena batera dago. Tximinoak, intsektuak, hegaztiak, ibaia... guztia zure ondoan entzuten duzu, indartsu, inoiz irudikatu ezingo zenukeen moduan.

Guztia dago ehunaka metrokako distantziatara, baina hilobikoa dirudien isiltasuna nagusi denez, soinurik txikiena ere zure ondoan entzuten duzu sekulako potentzian. Hori da Ekuadorreko Zabalo River bisitatzeko zortea izan dutenek sentitu dutena. 

Izan ere, parke hau isiltasunaren lehen parke naturala da. Titulua 2019an eskuratu zuen Quiet Parks International erakundearen eskutik. Erakunde honen arabera, animalia eta landareak bezala, bioaniztasunean isiltasuna babestea ezinbestekoa da, nahiz eta aldarri ekologistetan gutxitan azaltzen den.


Erakundearen web guneak dioenez estatubatuarren %97 gutxieneko zarataren gainetik bizi dira. Kutsadura akustikoak gainera, ez digu gizakioi bakarrik eragiten, baita animaliei ere: Txoriek hirietan euren deia egokitu behar izaten dute zaratagatik. Erakunde honek ez du zaratagatik animalien bizitza aldatzea nahi. 

Kutsadura akustikoaren arazoa ez da Estatu Batuetan bakarrik gertatzen, Bartzelonan adibidez, 600 heriotza goiztiar gertatzen dira urtean zaratagatik bertako egunkari batek argitaratu duenez. Europa mailan 16.000 heriotza goiztiar eta 72.000 gora ospitaleratze gertatzen dira zaratagatik. Horretaz gain, 13 milioi europarrek lo nahasteak pairatzen dituzte gehiegizko zarataren erruz.

Beste kutsadura motekin gertatzen ari den bezala, kutsadura akustikoa %50 jaitsi da koarentenan. Izan ere, kutsadura honen sortzaile nagusia trafikoa da. Itxialdian kotxeen jarioa hala ere, ez da guztiz ezabatu eta oraindik ere Osasunaren Mundu Erakundeak gomendatzen dituen 53 dezibelioren gainetik daude zarata mailak zenbait hirietako etorbide nagusietan. 

Hala ere, Madril edo Bartzelona bezalako hiri handietan txoriak entzun daitezke, eta gurean, Donostian, zefalopodoen jarduera handiagoa nabaritu da, ez baitute giza jarduerak ur azpian eragiten dituzten dardaren beldurrik.

Horregatik sortu zen Quiet Parks International erakundea eta horregatik, munduan zehar Ekuadorrekoa bezalako txoko isilak, gune naturalak, lasaitasuna mantentzen dutenak, sortzera animatu nahi du gizartea erakundeak.