Isi & Disi, amor a lo bestia *

Isi & Disi, amor a lo bestia * https://www.gaztezulo.eus/albisteak/isi-amp-disi-amor-a-lo-bestia/@@download/image/42p48-4.jpg
2004/06/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Chema de la Peña. Aktoreak: Santiago Segura, Florentino Fernandez, Jaydy Michel. Generoa: komedia. Herrialdea: Espainia. Urtea: 2004. Iraupena: 90 minutu.  
42.zenbakia
Isi eta Disi freaky samarrak dira, eta Rata muerta izeneko musika talde heavy batean jotzen dute. Adiskide minak dira, eta AC/DC taldearen fan sutsuak. Aitaren tabernan egiten du lan Isik. Berberetxoak partitzen dabilela, Vane izeneko neska eder bat ezagutu, eta hartaz maiteminduko da. Polita izateaz gain, atsegina eta argia da neskatoa. Vanek ez du Isi gizajoarekin ezer jakin nahi, ordea. Isik, baina, ez du erraz etsiko. Santiago Segura eta Florentino Fernandez ustezko umoregileen luzimendu hutserako diseinatutako komediatxo kerratua baino ez da.