Iseo & Dodosound bikoteak single berria estreinatu du eta udazkeneko birako data berriak aurkeztu dituzte

Iseo & Dodosound bikoteak Blossom deitutako lan berria aurkeztu zigun pasa den udaberrian. Baikortasunez eta erritmo dantzagarriz betetako energia leherketa da eta berau aurkezten dabiltza. Hori dela eta, berriki Dance Forever deitutako singlea kaleratu dute Ilunberriko (Nafarroa) festetan grabatutako irudiekin batera. Irribarre bat ateraraziko dizu abestiak ziur eta gehiago dantzatzeko gogoz utzi bere erritmo itsaskorrak. Hona hemen:
Singlearekin batera, udazkeneko birako lehenengo datak ere aurkeztu dituzte. Errenterian hasiko da urriaren 21ean, beraz, baikortasun beharrean bazaude eta dantzatzeko gogoz, ez galdu! Sakatu hemen sarrerak eskuratzeko. Hona hemen beste hitzordu guztiak: