ISA World Surfing Games 2019ko txapelketak inoizko parte-hartze handiena izango du!

Nippon Surfing Associationek (NSA) egindako proposamenari jarraituta, surfagatik ezaguna den Miyazakiko prefekturako Kisakihama hondartza aukeratu dute irailaren 7tik 15era ekitaldia antolatzeko. WSG-eko 2019ko edizioa gertaera gogoangarria izango da gainera, 2020ko Tokioko Jokoetarako sailkapen txapelketa izango baita.
Surflariak 2019ko WSG txapelketaren bitartez sailkatuko dira, herrialde bakoitzak ezarritako oinarrien arabera. Aukerak dituzten Europako, Afrikako, Asiako eta Ozeaniako surflari onenak izango dira lehian, bai gizonezkoetan bai emakumezkoetan.
EUSKAL KIROLARIEN AGENDA
Irailak 7: Irekiera zeremonia
Irailak 8-9: Emakumezkoen Irekia
Irailak 10: Aloha Cup, Emakumezkoen Irekia eta Gizonezkoen Irekiaren hasiera
Irailak 11: Emakumezkoen Irekiko finalak eta Gizonezkoen Irekia
Irailak 15: Gizonezkoen Irekiko finalak eta Itxiera zeremonia
EUSKAL PARTE-HARTZAILEAK
Aritz Aranburu (Basque Teamek bekatutako kirolaria)
Leticia Canales (Basque Teamek bekatutako kirolaria)
Nadia Erostarbe (Basque Teamek bekatutako kirolaria)
Ariane Otxoa (Basque Team eta Euskal Surf Federazioko bikaintasun-proiektuko kidea)