“Is this it”

“Is this it” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/is-this-it/@@download/image/16p11-1.jpg
2002/02/04
kritika
Testua: Asier Leoz
The Strokes
16.zenbakia
Azkenaldian Julian Casablancas bezalako abeslari berri gutxi irten da. The Strokes gazteentzat azken 25 urteak soberan egon dira. The Kinks, Television eta Elvis Costello-ren diskoen artean bizi dira. Atzera begira, baina harrokeriaz, ez dago hemen “revival” asmo arrastorik. Diskoa oraindik argitaratzear zutenean, musika aldizkari gehienen azaletan egoteak susmo txarrak piztu zituen. Hala ere, nerbioz beteriko 36 minutu garajeroek jipoitu ondoren, lurretik altxa eta onartu behar dut “Last nite”, “Hard to explain” eta gainontzekoek behar-beharrezko aire garbia dakartela gainprodukzioen garaian.