Iruzurgile inozoa

Iruzurgile inozoa https://www.gaztezulo.eus/albisteak/iruzurgile-inozoa/@@download/image/79p12Police.jpg
2012/12/13
berria
Iruzurgile inozoa
21 urteko gazte estatubatuar batek egunik okerrena aukeratu zuen Detroiteko denda batean txeke baten fotokopiarekin ordaintzeko ahalegina egiteko. Izan ere, egun hartan, denda “Polizia batekin eros ezazu” ekimena egiten ari zen, eta dozenaka polizia zeuden inguruan. Gazteak, noski, denda aurreko polizia autoak ikusiko zituen, baina, hala ere, fotokopiarekin ordaintzen saiatu zen. Jakina, atxilotu egin zuten.