Iruzkin matxistak emakumeen Real Madril eta Eibarren arteko partiduan

Iruzkin matxistak emakumeen Real Madril eta Eibarren arteko partiduan Emakumeei jokatzea debekatu egin beharko lieketela esan zuen norbaiten ahotsa entzun zen ATA Footballen emankizunean. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/iruzkin-matxistak-emakumeen-real-madril-eta-eibarren-arteko-partiduan/@@download/image/real madril eibar.jpg
2021/05/19
Emakumeei jokatzea debekatu egin beharko lieketela esan zuen norbaiten ahotsa entzun zen ATA Footballen emankizunean.
Iruzkin matxistak emakumeen Real Madril eta Eibarren arteko partiduan

Emakumeen Ligaren barruan, Real Madril eta Eibarrek jokatu zuten partidua igandean, eta ATA Footballen emankizuna jarraitu zutenek, oharkabean mikrofonotik sartu ziren iruzkin matxistak entzun zituzten. Sare sozialetan zabaldu da une horren bideoa, eta hauxe da oraindik identifikatu ez duten norbaiten ahotsean entzuten dena: <<Jorge, ez lukete inoiz jokatu beharko. Debekatu egin beharko lukete. Berdintasuna nahi duten feminazi hauek...>>.

Radio Television Españolak gertatutakoa ikertuko duela jakinarazi du, bertako langileren bat izan den argitzeko. Berdintasunaren Behatokiak ofizioz esku hartu eta espedientea zabaldu duela azaldu dute. Adierazpen horiek egin dituztenak RTVEkoak badira, beharrezkoak diren neurriak hartuko dituztela adierazi dute. 

Pasa den otsailean, antzeko egoera bat bizi izan zuen korporazio publikoak Goya sarien harira. Alfonbra gorriaren emankizuna egin zuten zuzenean, eta zenbait gizonen arteko elkarrizketa matxista entzun zen. Solasaldi horretan, hainbat emakumeren gorputzaren eta itxuraren inguruko iruzkinak egin zituzten, eta baita irainak ere. Bistan denez, ahotan izan zituztenen eta ikus-entzuleen haserrea eragin zuen gertakizun honek. RTVEk espedientea ireki zuen orduan, barkamena eskatu zien aipatutako emakumeei eta adierazpen horiek gaitzetsi zituen.