Irutxuloko Hitzaren aldeko kontzertu akustikoa

Irutxuloko Hitzaren aldeko kontzertu akustikoa https://www.gaztezulo.eus/albisteak/irutxuloko-hitzaren-aldeko-kontzertu-akustikoa/@@download/image/irutxuloko_hitz_1399362873.jpg
2014/05/06
berria
Irutxuloko Hitzaren aldeko kontzertu akustikoa
Irutxuloko Hitzaren sustapen kanpainaren baitan, bigarren ekitaldia egingo dute datorren ostegunean, maiatzak 15, Donostiako Udal Liburutegi Nagusiko ekitaldi aretoan. Iker Laurobak, eta On taldeko Ekhi Vegas eta Itsaso Gutierrezek emanaldi berezia eskainiko dute.


Irutxuloko Hitza une zailak igarotzen ari da iragan otsailetik. Proiektuaren mesedetan hartutako neurrietatik haratago, sustapen eta harpidetza kanpaina jarri zuten abian orduan, eta Egiako Le Bukowski aretoan bakarrizketa saioa antolatu zuten martxoan herritarren babesa jaso asmoz. Harrera bikaina izan zuen.

Bigarren ekitaldiko protagonista, ordea, musika izango da. Lauroba taldeko Iker Lauroba eta On taldeko Itsaso Gutierrez eta Ekhi Vegas musikariak gonbidatu dituzte maiatzaren 15ean, osteguna, Donostiako Udal Liburutegi Nagusiko ekitaldi aretoan, San Jeronimo kalean, egingo duten emanaldira. Kontzertu akustikoa eskainiko dute, eta sarrerak sei euroren truke eskuratu ahal izango dira egunean bertan.

Lagundu Irutxuloko Hitza


Horrez gain, harpidedun edo sustatzaile egiteko aukera duzu. Harpidedun egiteak 77 euro balio ditu, eta sustatzaile izateak 30 euro. Lehenek irutxulo.hitza.info atariko lana babesten dute, eta bigarrenek ostiralero etxean jasotzen dute Irutxuloko Hitza. Sustatzaile izan edo/eta harpidetza egin nahi izanez gero, deitu 943 46 72 36 telefonora, idatzi donostia@hitza.info helbidera edota jarraitu alboko lotura.