Iruñeko La Piel konpainiaren 'Beren izenez' lanak jasoko du Lautan3 laguntza

Iruñeko La Piel konpainiaren 'Beren izenez' lanak jasoko du Lautan3 laguntza 2.000 euro jasoko dute eta antzezlana datorren urteko otsailean estreinatuko da. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/iruneko-la-piel-konpainiaren-beren-izenez-lanak-jasoko-du-lautan3-laguntza/@@download/image/La_Piel_konpainia_1.jpg
2023/10/26
2.000 euro jasoko dute eta antzezlana datorren urteko otsailean estreinatuko da.
Iruñeko La Piel konpainiaren 'Beren izenez' lanak jasoko du Lautan3 laguntza

Iruñeko La Piel konpainiak irabazi du 2024ko Lautan3 laguntza, Beren izenez lan laburrari esker. Cafe Bar Bilbao, Bira Kultura eta Euskaltzaindiako kideek osatutako epaimahaikoaren arabera, “gidoi landua du antzezlanak, kolpe barregarriz beterikoa, absurdo samarra eta egoera are absurdoago batean gertatzen dena: pertsonaietako baten aitaren gaubeilan, hots, kartoizko hilkutxaren aurrean”.

Konpainiak bi mila euroko laguntza jasoko du eta antzezlana 2024ko otsailean antolatuko den VI. LAUTAN3 jaialdian estreinatuko da.

Euskaltzaindiak antzerki-ekoizpena sustatzeko laguntza berri hau sortu zuen 2020an, Bilboko Udalaren babesarekin. Sari horren helburu nagusia euskarazko antzerkia sustatzea da, batez ere lan laburren sorkuntzari bultzada emateko asmoz.