Iruñeko iratzargailu euskalduna lagundu

Ohetik jaiki, eta Euskalerria Irratia pizten dute Iruñerriko euskaldun askok. Irrati hori erreferentzia da bertako euskaltzaleentzat, baina irratiak garai zailak bizi ditu. Nafarroako Gobernuak 2004ko dirulaguntzarik gabe utzi berri du irratia, eta bertako kideek bazkide kanpaina abiatu dute; lanean jarraitzeko dirua behar dute eta.
Euskalerria Irratiak ibilbide luzea du. 16 urte daramatza lanean, eta eskualdean euskara hutsean ari den irrati bakarra da. Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzak, bazkideen laguntza, eta publizitatea dira hedabidearen diru iturri nagusiak.
Esan bezala, Nafarroako Gobernuak ez dio Euskalerria Irratiari 2004an eskatutako dirulaguntza emango. Iaz 10.500 euroko dirulaguntza jaso zuten, baina aurten batere ez. Duela bi urte beste hainbeste gertatu zen. 2002an bezala, emititzeko baimenik ez dutela-eta ukatu dio dirulaguntza Nafarroako Gobernuak. Hala ere, behin baino gehiagotan, erakunde horrek berak emititzeko baimena ukatu dio irratiari. Paradoxa? Adar-jotzea? Bertako euskaldunak baztertzeko trikimailua? Irratiko zuzendari Mikel Bujandak argi eta garbi du: "Erabakiak kalte egin digu, noski, eta oztopo eta trabak jartzen dizkigu hobekuntzak egiteko. Behaztopa da. Baina ez gara kikilduko".
Aurrera egiteko, laguntza behar dute, beraz. Horretarako, bazkide berriak egiteko kanpaina abiatu dute. Une honetan, irratiak 800 bazkide ditu. Ez da gutxi, baina gehiago behar dituzte. Iruñerriak iratzargailu euskalduna izatea nahi al duzu?
Bazkidetu zaitez: 948-170151.