Iruñeko inauterietako gertaeren harira zazpi gazte deklaratzera deitu dituzte

Iruñeko inauterietako gertaeren harira zazpi gazte deklaratzera deitu dituzte Alde Zaharreko Jai Batzordeak salaketa jarri du, Espainiako Poliziak ibilgailuekin 14 urteko gazte bat "harrapatu" zuelako. Poliziaren hitzetan, ordea, adingabea "erori" egin zen. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/iruneko-inauterietako-gertaeren-harira-zazpi-gazte-deklaratzera-deitu-dituzte/@@download/image/menor.jpg
2020/03/03
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Alde Zaharreko Jai Batzordeak salaketa jarri du, Espainiako Poliziak ibilgailuekin 14 urteko gazte bat "harrapatu" zuelako. Poliziaren hitzetan, ordea, adingabea "erori" egin zen.
Iruñeko inauterietako gertaeren harira zazpi gazte deklaratzera deitu dituzte

Bihar deklaratuko dute 17 eta 23 urte arteko zazpi gaztek; otsailaren 21eko kalejiran identifikatu zituzten Iruñean, inauterietako kalejiran parte hartzen zebiltzala. Espainiako Poliziaren arabera, apustu-etxe baten aurkako erasoaren abisua jaso zuten, bertaratu eta zenbait pertsona identifikatu zituzten.

Hain zuzen, operazio horretan furgoneta bat sartu zen kalean, eta 14 urteko neskatoa harrapatu zuen. Neskatoa atxilotu eta polizia etxera eraman zuten. Ondoren, haren egoera ikustean eraman zuten ospitalera. Jai Batzordearen hitzetan, "harrapaketa baten ostean ezin da sekula zauritua mugitu", baina "ez zuten mugitu soilik, bere osasuna arriskuan jarriz, baita polizia-etxera eraman ere". Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkaritzak ez du azalpen ofizialik eman gertakariaz. Harrapatutako adingabearen familiak salaketa jarriko du.