Iruñeko Gazteentzako XXXI. Literatur Lehiaketako lan sarituak sarean

Iruñeko Gazteentzako XXXI. Literatur Lehiaketako lan sarituak sarean Narratiba eta poesia generoetako lanak online irakurri eta deskargatu egin daitezke, 14 euskarazkoak eta 20 gaztelaniazkoak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/iruneko-gazteentzako-xxxi-literatur-lehiaketako-lan-sarituak-sarean/@@download/image/iruñeko lehiaketa.png
2021/09/01
Narratiba eta poesia generoetako lanak online irakurri eta deskargatu egin daitezke, 14 euskarazkoak eta 20 gaztelaniazkoak.
Iruñeko Gazteentzako XXXI. Literatur Lehiaketako lan sarituak sarean

Iruñean antolatzen den Gazteentzako XXXI. Literatura Lehiaketako 34 lan irabazleak zintzilikatu dituzte sarean. Euskarazko hamalau lan sarituak Letra Gaztea webgunean daude irakurgai eta gaztelaniazko hogeiak, aldiz, hemen. 14 eta 18 urte arteko gazteen idazlanak dira, bi kategoriatan banatuak, eta narratiba eta poesia generotakoak. Lanak online irakur daitezke eta baita deskargatu ere. 

Sareko espazio digital horrek gazteen literatur sorkuntzaren gordailu gisa funtzionatzen du, eta lehiaketaren aurreko bi edizioetan saritutako lanak ere biltzen ditu. Lanak deskarga daitezkeenez, hainbat erabilera izan ditzake, ikasgeletan ikasleekin lantzeko esaterako. Creative Commons lizentziapean daude eta horrek obra erabiltzeko aukera ematen du, baldin eta egiletza aitortzen bada, merkaturatzen ez bada eta obra eratorriak sortzen ez badira.

Aurtengo edizioan 247 lan aurkeztu dira guztira, horietatik 38 euskaraz. Euskarazko narratiban Oihane Leon Ruiz eta Ainhoa Salinas Díaz izan dira garaile eta euskarazko poesian, berriz, Lorea Guembe Otxotorena eta Ainhoa Andueza San Miguel.