Iruñeko gazteentzako poesia eta narrazio laburreko literatur lehiaketarako deialdia egin du udalak

Iruñeko gazteentzako poesia eta narrazio laburreko literatur lehiaketarako deialdia egin du udalak Iruñean bizi diren edo Iruñeko ikastetxeetan ikasten duten 14-18 urte bitarteko gazteek har dezakete parte apirilaren 21era bitarte. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/iruneko-gazteentzako-poesia-eta-narrazio-laburreko-literatur-lehiaketarako-deialdia-egin-du-udalak/@@download/image/lehiaketa.png
2023/03/14
Iruñean bizi diren edo Iruñeko ikastetxeetan ikasten duten 14-18 urte bitarteko gazteek har dezakete parte apirilaren 21era bitarte.
Iruñeko gazteentzako poesia eta narrazio laburreko literatur lehiaketarako deialdia egin du udalak

Bi modalitate izango dira, narrazioa eta poesia, eta euskaraz edo gaztelaniaz idatz daiteke. Parte-hartzaile bakoitzak lan bakarra aurkez dezake modalitate bakoitzeko, ezberdina beti ere, eta jatorrizkoa eta argitaratu gabea izan beharko du. Bi kategoria izango dira adinaren arabera banatuta: batetik, 14 eta 16 urte bitarteko gazteak, eta, bestetik, 17 eta 18 urtekoak.

Lanen luzerari dagokionez, poesian gutxienez 14 bertso-lerro eta gehienez 40 idatzi beharko dira eta narrazio laburretan, berriz, bi eta bost orri bitarte, alde bakarretik idatzita eta lerroen artean tarte bikoitza utzita.

Lanak aurkezteko azken eguna apirilaren 21a izango da. Lehiaketan izena ematea online egin daiteke eta baita Iruñeko Udaleko Erregistro Orokorraren bidez edo erregistro osagarrietan ere. 

Hiru sari eta bi accesit izango dira modalitate, kategoria eta hizkuntza bakoitzeko. Lehen sariak 300 euroko zuzkidura izango du, bigarrenak 200 eurokoa, eta hirugarrenak 150 eurokoa; accesit bakoitzeko, berriz, 100 euro emango dira. Sari-emate ekitaldia ekainean izatea aurreikusten dute.

Oinarriak hemen kontsulta daitezke.