Iruñean atzera bota dute Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizuna

Iruñean atzera bota dute Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizuna 'Bizi dantza' ikuskizuna hilaren 29an eskaintzekoak ziren Baluarten. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/irunean-atzera-bota-dute-pirritx-porrotx-eta-marimototsen-ikuskizuna/@@download/image/009383-000-pirritx_eta_porrotx_1-1-2_content.jpg
2019/11/15
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

'Bizi dantza' ikuskizuna hilaren 29an eskaintzekoak ziren Baluarten.
Iruñean atzera bota dute Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizuna

Aurreko udal gobernuarekin maiatzean hitzartu zuten emanaldi hau; Alta, UPNren gobernuak bertan behera utzi du antzezlana. Pailazoek salatu dute oraindik ez dietela inolako arrazoirik eman, aurretik sekula behar izan ez duten paperen bat falta zaiela besterik ez.

Ez da alderdi politikoek pailazoen aurka egiten duen lehen aldia; hain zuzen, 2017an, EH Bildu Iruñeko Udalean zegoela, pailazioei Baluartea "doan" uztea salatu zuen UPN alderdiak, eta "Batasunaren pailazoak" izatea leporatu zieten. Horrekin batera, Bilboko Udalak ere pailazoeibetoa ezarri zien, haien "ibilbide politikoa" salatuz. Hain zuzen, garai horretan PPk Pirritx eta Porrotxen ikuskizunak debekatzeko eskaria egina zuen.

Bizi dantza azken antzezlana aurkezten dabil pailazo hirukotea, eta lehen saioa Eskoriatzan egin zuten hilaren 9an eta Asteasun 10ean. Diskoa ere argitaratu dute.