Iruñea hobekien islatzen duen argazkia saritzen duen 'Fokatu' lehiaketa martxan da

Iruñea hobekien islatzen duen argazkia saritzen duen 'Fokatu' lehiaketa martxan da Urriaren 13ra arte aurkez daitezke irudiak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/irunea-hobekien-islatzen-duen-argazkia-saritzen-duen-fokatu-lehiaketa-martxan-da/@@download/image/camino_santiago_puente.jpg
2022/09/29

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Urriaren 13ra arte aurkez daitezke irudiak.
Iruñea hobekien islatzen duen argazkia saritzen duen 'Fokatu' lehiaketa martxan da

Iruñeko Udalak Fokatu argazki-lehiaketarako deialdia zabaldu du, hiria beste ikuspegi batetik islatzen duten irudiak saritzeko asmoz. Halaber, aurkeztutako argazkien artean hautaketa egin eta udal egutegia osatuko dute haiekin. 

Formatu digitalean aurkeztu beharko dira argazkiak, JPEG formatuan. Horrez gain, argazkia zein egunetan eta zein toki zehatzetan egin zen azaldu beharko da, eta argazkiaren deskribapen laburra egin. Pertsonak erretratatzen dituzten argazkiek bertan agertzen diren pertsonen baimena eta oniritzia izango dute.

Lehiaketan parte hartu nahi dutenek urriaren 31ko gaueko hamaikak bitarte aurkeztu ahalko dituzte beren argazkiak, izena emateko formularioaren bidez. Gehienez ere hiru argazki aurkez daitezke, eta jatorrizkoak izango dira, argitaratu gabeak eta lehiaketaren batean saritu gabekoak.   

Argazkilaritzako profesionalez eta udaleko teknikariez osatutako epaimahaiak aukeratuko ditu argazki irabazleak eta egutegiko irudiak. Lehiaketa irabazi duten irudiak abenduan ezagutaraziko dituzte.

Argazkirik onenak 900 euroko saria jasoko du, bigarrenak, 600 eurokoa, eta, hirugarrenak, 500 eurokoa. Gainera, egutegia osatzeko hautatutako hamabi argazkiek 150 euroko diru-saria izango dute. 

Oinarriak hemen kontsulta daitezke.