Iruñe Astitz, GAZTEZULOKO blogaria, 'blogetan!' lehiaketan garaile!

Iruñe Astitz, GAZTEZULOKO blogaria, 'blogetan!' lehiaketan garaile! Gaur arratsaldean ospatu den 'Blogak testutik harago' jardunaldiaren baitan iragarri da 'Blogetan!' lehiaketako epaimahaiaren erabakia, eta deliberamendu honen harira, hauek izan dira aurtengo irabazleak: Kultura kategorian, Xerezade bloga; Gizartea eta Politikan, 27 zapata; Aisian, GAZTEZULOko Kontra-kantxa bloga ; eta, azkenik, Zientzia eta Teknologian, Laborategia. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/irune-astitz-gaztezuloko-blogaria-blogetan-lehiaketan-garaile/@@download/image/Screenshot_2019-04-04 blogetan - Búsqueda de Twitter.png
2019/04/05
Gaur arratsaldean ospatu den 'Blogak testutik harago' jardunaldiaren baitan iragarri da 'Blogetan!' lehiaketako epaimahaiaren erabakia, eta deliberamendu honen harira, hauek izan dira aurtengo irabazleak: Kultura kategorian, Xerezade bloga; Gizartea eta Politikan, 27 zapata; Aisian, GAZTEZULOko Kontra-kantxa bloga ; eta, azkenik, Zientzia eta Teknologian, Laborategia.
Iruñe Astitz, GAZTEZULOKO blogaria, 'blogetan!' lehiaketan garaile!

Iruñe Astitz da Kontra-kantxa blogaren arduraduna, eta emakumeen kirola sustatzea du helburu. Epaimahaiaren esanetan, “aldarrikapena tonu umoretsu eta alaian egiteko trebezia erakutsi du, medioko hizkuntzaren erabilera egokia egiten du, eta sare sozialetan oso aktiboa da. Blogaren edukia “erakargarria” da”.  Zorionak Iruñe!

Jasone Larrinaga eta Ana Moralesek zuzendutako Xerezade blogari dagokionez, ondoko ezaugarriak nabarmendu ditu epaimahaiak: Blogetik kanpo “oso aktiboak” dira: “sare sozialak, festa fisikoak...”. Lan “handia” egiten dute edukiak aukeratu eta egokitzerakoan, izan ere, “audioak eskaintzen ditu”. Horretaz gainera, ibilbide luzeko proposamena da.

Imanol Epelde irakasle eta bideo-blogariak gidatutako 27 zapata gunearen harira, epaimahaiak blogaren estilo “bizia” azpimarratu du. Horretaz gainera, YouTubeko hizkuntza menderatzen du, eta abilezia horren ondorioz, gai eta gogoeta “mamitsuak” lantzen ditu formatu arinean. “Oso aktiboa eta originala da, umoretsua…”.
Azkenik, Dabid Martinezen bloga da Laborategia, eta software askearen kultura zabaltzea du xede, “hausnarketa kritikoaren” bidez. “Gai teknikoak era humanoan azaltzen ditu, eta euskarazko komunitatearekiko konpromisoa erakutsi du. Iraupen luzeko egitasmoa da”. Diseinua, gainera, “oso dotorea” da. Sare sozialetan ere aritzen da.
Argiak eman ohi duen euskal blogari berrienarentzako sariari dagokionez, aurten Argia egitasmoarekin kolaboratzeko aukera hutsik geratu da, baina Argia aldizkariaren urtebeteko bi harpidetzarekin saritu ditu ondoko blogak: Kablegintza eta Kablelariak eta Begane.

Epaimahaia ondokoek osatu dute edizio honetan: Azkue Fundazioa, Argia, Zuzeu orainkari digitaleko Urko Uranga, Joxe Rojas eta June Fernandez.

Sariak hauexek izan dira: Bernat Vidal artistak Azkue Fundazioarentzat diseinatutako garaikurra, 200 eurotako diru-txeke bana lau kategorietako irabazleentzat eta sari berezi bat euskal blogari berrienarentzat, Argia komunikazio-proiektuan parte hartzeko aukera, azken hori hutsik geratu da.