Iruña Hiria XVIII. Nazioarteko Poesia Sarirako lanak apirilaren 30erako aurkeztu behar dira
Iruñeko Udalak eta Nafar Ateneoak Iruña Hiria XVIII. Nazioarteko Poesia Saria jarri dute martxan eta edonork parte har dezake, euskarazko edo gaztelaniazko modalitateetan, beti ere aurreko urteetan lehiaketa honetan sarituak izan ez badira.
Aurkeztutako lanek guztiz argitaratu gabeak eta saririk lortu gabekoak izan beharko dute, eta une honetan beste poesia-lehiaketa batean parte hartzen ari ez direnak. Gaia eta forma libreak izango dira, eta luzera 400 eta 800 bertso-lerro bitartekoa izan beharko da.
Apirilaren 30ean, 14:00etan, amaituko da lanak aurkezteko epea. Lanak posta ziurtatuaren bitartez igorriko dira Nafar Ateneora (Barañaingo etorbidea 10 1. A, 31008 Iruña, Nafarroa). Gutunazalean honako hau adierazi behar da: “IRUÑA HIRIA” XVIII. Nazioarteko Poesia Sarirako”. Halaber, posta elektroniko bidez ere bidal daitezke, ateneo@ateneonavarro.es helbidera mezuari bi eranskin hauek atxikita: bata, egilearen datuekin eta bestea, lanarekin.
Lehiaketak gaztelaniazko eta euskarazko modalitateak ditu, eta 3.000 euroko saria emango zaio epaimahaiak aukeratutako lan bakoitzari. Sariaren epaia ekainean argitaratuko da.
Oinarriak hemen kontsulta daitezke.
