Irun Rock

Jaialdiak irailaren 25etik 27a bitartean musikaz beteko du Ficoba erakustazoka. Hiru egunez atsedenerako paradarik ez da egongo Sinestro Total, Nacho Vegas, El Columpio Asesino, Guadalupe Plata, La M.O.D.A. edota Bullet Proof Lovers bezalako taldeei esker. Horrez gain, egun bakoitzak DJen laguntzarekin amaituko ditu orduak. 27 eurotako prezioa duten sarrerak eskuratzeko aukera Donostiako Le Bukowski, Dabadaba eta Subespacio guneek ematen dute, baita Irungo Orrua eta Sarga Tabernek. Horrez gain internet bidez lor daitezke.