Irun Hiriko Kutxa Literatura Sarietara lanak aurkezteko epea zabaldu dute

Irun Hiriko Kutxa Literatura Sarietara lanak aurkezteko epea zabaldu dute Poesia lanak edo eleberriak bidal daitezke martxoaren 13ra bitarte. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/irun-hiriko-kutxa-literatura-sarietara-lanak-aurkezteko-epea-zabaldu-dute/@@download/image/lapiz-bn-1200.jpg
2023/02/01

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Poesia lanak edo eleberriak bidal daitezke martxoaren 13ra bitarte.
Irun Hiriko Kutxa Literatura Sarietara lanak aurkezteko epea zabaldu dute

Kutxa Fundazioak 2023. urteari dagozkion 45. Irun Hiriko Kutxa Literatura Sarietarako deialdia egin du, Espainiako Estatuan bizi diren euskarazko nahiz gaztelaniazko idazleentzat, nazionalitatea edozein izanik ere. Egile bakoitzak lan bakarra aurkeztu ahal izango du lehiaketaren kategoria bakoitzeko.

Honakoak dira lehiaketaren lau modalitateak: poesia euskaraz, eleberria euskaraz, poesia gaztelaniaz eta eleberria gaztelaniaz. Poesian, gutxienez 800 bertsoko luzerako lanak aurkeztu beharko dira, errimaren, neurrien eta gaiaren aldetik askatasun osoa dutenak. Eleberriaren kasuan, berriz,  gutxienez 150 folioko luzera izango dute eta edozein gai eta narraziokoak izan daitezke. Modalitate bakoitzeko irabazleek liburua argitaratzeko aukera izango dute, eta garaikurra jasoko dute. Horretaz gain, diru-saria ere izango dute; poesiakoek 15.000 euro eta eleberria idatzi dutenek, aldiz, 20.000 euro. 

Lehiaketan izena emateko formulario digitala bete, eta lanak modu telematikoan eta inprimatuta aurkeztu beharko dira. Lanak bidaltzeko epea martxoaren 13an amaituko da. 

Lan irabazleak eta pertsona saridunak Irunen jakinaraziko dira irailaren 9an, 13:00etan. Sariak Irunen bertan banatuko dituzte azaroaren 24an.

Sariketaren oinarriak hemen kontsulta daitezke.