Irujo eta Beroiz, frontoitik telebistara

Juan Martinez Irujo iberoarrak eta Mikel Beroiz uhartearrak aktore lanak egin dituzte Goenkalen. Biak ala biak kirioak dantzan ibili dira, Goenkaleko platoan sartu aurretik. "Errespetu handia ematen dit kamera aurrean agertzeak. Gainera, euskaraz hitz egiteak lotsa ematen dit, baina esfortzuak merezi du. Hiru urte eman nituen Iruñeko AEKn euskara ikasten, baina hitz egitera ausartzea kosta egiten zait", esan du Martinez Irujok, lanari ekin aurretik.
Bihar, otsailak 23, eta martxoaren bukaeran telebista aurrean jartzen denak ikusiko ditu Irujo eta Beroiz Arraldeko tabernan. Patxi Usobiaga eskalatzailea, Edurne Pasaban mendizalea, Iñigo Diaz Zerio futbolaria eta Andoni Egaña eta Maialen Lujanbio bertsolariak ere agertu dira Goenkalen.