Irudika Nazioarteko ilustrazio topaketa profesionala martxan

Irudika Nazioarteko ilustrazio topaketa profesionala martxan Ostegunean hasi eta asteburua bitarte ilustrazioen nazioarteko azoka antolatuko dute Gasteizko Artium Museoan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/irudika-nazioarteko-ilustrazio-topaketa-profesionala-martxan/@@download/image/CARTELES_Irudika019_00-1.jpg
2019/10/22
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Ostegunean hasi eta asteburua bitarte ilustrazioen nazioarteko azoka antolatuko dute Gasteizko Artium Museoan.
Irudika Nazioarteko ilustrazio topaketa profesionala martxan

EUSKAL IRUDIGILEAK (Euskadiko Ilustratzaileen Elkarte Profesionalak), IRUDIKA ilustrazio arloko topaketa profesionalaren hirugarren edizioa aurkezten du. Hiru egun trinkotan, Gasteizko Artium Museoan IRUDIKAk nazioarteko azoka batek eskaintzen dituen aukera berdinak eskainiko dizkie bertaratzen diren guztiei, helburua izango delarik etengabeko prestakuntza espezializatua ematea profesionalei EAEko, Estatuko eta atzerriko hizlarien hitzaldien bidez, tailer sorpresak eta hitzordu profesionalak antolatuz.

Hiru herrialdetako hizlariak ( HEGO KOREA, ERRESUMA BATUA eta ARGENTINA) izango dira Irudika 2019 ekitaldiko gonbidatuak, eta taldekako hiru hitzalditan parte hartuko dute. Herrialde horietan liburu eta ilustrazioaren nazioarteko azoka garrantzitsuak egiten dira, herrialde bakoitzeko joerak erakusten dituztenak. Herrialde horietako agenteak moderatzaile arituko dira Euskadirekin lotutako proiektu edo esperientziekin zerikusia duten ilustratzaile eta editoreekin egingo diren saioetan.

Gainera, ekitaldi paraleloak eta lehiaketak antolatuko dituzte. Egunez egun antolatu duten egitaraua ezagutu nahi baduzu, sartu IRUDIKAren webgunean eta eman izena.