Irudi garbiketa

Irudi garbiketa https://www.gaztezulo.eus/albisteak/irudi-garbiketa/@@download/image/washington_1367308850.jpg
2013/05/06
albiste-laburra
Washingtonen izendatu du Barak Obama AEBetako lehendakariak Julia Pierson Zerbitzu Sekretuen buru. Agentzia gidatzen duen lehen emakumea da, orain arte kabineteko zuzendaria izan dena. Baina aukeraketa ez da usazko kontua izan: Zerbitzu Sekretuen irudia erabat kaltetuta geratu zen iaz, Cartagenan (Kolonbia) egin zen Ameriketako Goi Bileran agentziako hainbat kide prostituzio kasu batean nahastuta azaldu zirelako. Beraz, AEBetako buru nagusia babesten duten Zerbitzu Sekretuek jendartearen konfiantza berreskuratu dezaten, Pierson ekarri du Obamak lehen planora. Irudi garbiketa, andrazkoen eskutik.