Irrintzi

Irrintzi https://www.gaztezulo.eus/albisteak/irrintzi/@@download/image/infekzioa_irrin_1373018348.jpg
2013/07/08
kritika
Testua: Beñat Antxustegi
Infekzioa
142.zenbakia
Irrintzi
Bartzelonatik datorren d-beat zarata zikina. Mörgheadeko Joni fuzz gitarran, Final Slum Warreko Raul baterian nahiz ahotsean, eta Eye of Croweko Judith baxuan. Euskaraz abesti guztiak. Euskal topikoei buruzko hitzak dira gehienak, baita gai politikoagoak ere. Euskal garrasirik onena gure arbasoen irrintzia dela diote. 2013ko martxoan grabatu eta aurkeztu zuten Txunpa-Txunpa Recordsen eskutik esku artean dudan lan hau. Beren blogean dituzue entzungai.