Irribarrerik ez, mesedez

Kanadarrek itxura egin behar izaten dute pasaporteko argazkiak egiterakoan. Izan ere, argazkietan, "irribarrerik ez egitera eta kopeta ez zimurtzera" behartzen ditu arau batek. Arauaren helburua "pasaportearen jabea berehala identifikatu ahal izatea" da, Kanadako Kanpo Harremanetarako Ministerioak jakinarazi zuenez. Neurria abiazioaren nazioarteko erakunde baten gomendioa jarraitzeko hartu zuten. Beraz, beste herrialde batzuetara zabal liteke. Umorea ere kendu nahi izango digute azkenean...