"Irratilagunak" egitasmoa, Euskadi Irratiaren 30. urteurrena ospatzeko

"Irratilagunak" egitasmoa, Euskadi Irratiaren 30. urteurrena ospatzeko https://www.gaztezulo.eus/albisteak/irratilagunak-egitasmoa-euskadi-irratiaren-30-urteurrena-ospatzeko/@@download/image/2012664424Irratilagunak.jpg
2012/12/13
berria
"Irratilagunak" egitasmoa, Euskadi Irratiaren 30. urteurrena ospatzeko
Beste hainbat ekitaldiren artean, urtetan tertuliakide izan diren Pernando Barrena eta Ramon Etxezarreta bilduko dituen solasaldi irekia antolatuko dute. Ekainaren 12an izango da, arratsaldeko 19:30ean, Donostiako San Telmo Museoan. 

Euskadi Irratiak 30 urte betetzen ditu aurten eta urteurren ospakizunekin bete dute agenda. Besteren artean, Irratilagunak deritzon egitasmoaren berri eman dute, eta jendearen parte hartzea ezinbestekoa delakoan, nahi duen orori hurbiltzeko gonbitea luzatu diote.
Hitzordua ekainaren 12an izango da Donostiako San Telmo Museoan, arratsaldeko 19:30etatik aurrera. Bertan, Pernando Barrena eta Ramon Etxezarreta politikariak aurrez aurre ariko dira solasaldi irekian, Manu Etxezortu esataria moderatzaile. Urte luzez tertuliakide izan dira Barrena eta Etxezarreta Euskadi Irratian; jakina da pentsamolde desberdina dutela baina, politikatik haratago, lagun izatera iritsi dira. Gaurkotasunezko gaiak edukiko dituzte mahai gainean baina irratian izandako esperientziaz ere hitz egingo dute.
Bertaratzerik ez duenak Euskadi Irratian entzun ahal izango du saioa, noski.