Irrati piezen lehiaketarako deialdia zabalik

Irrati piezen lehiaketarako deialdia zabalik Gehienez bost minutuko iraupena duten audioak aurkeztu behar dira azaroaren 26a baino lehen. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/irrati-piezen-lehiaketarako-deialdia-zabalik/@@download/image/podcast-headset-microphone-wave-sound-radio.jpg
2021/10/18

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Gehienez bost minutuko iraupena duten audioak aurkeztu behar dira azaroaren 26a baino lehen.
Irrati piezen lehiaketarako deialdia zabalik

Donostia Kulturak eta DK Irratiak Hamaika entzuteko! irrati-piezen lehiaketaren zazpigarren edizioa antolatu dute. Lehiaketa honek irrati-pieza labur eta originalen ekoizpena eta hedapena bultzatzea du helburu.

Parte-hartzaileek gehienez bost minutuko piezak aurkeztu ahal izango dituzte, gaztelaniaz edo euskaraz. Gaia guztiz askea da, eta edozein motatako pieza izan daiteke: irrati-fikzioa, irrati-kazetaritza, erreportajea, dibulgazioa... Aurkeztutako lanaren originaltasuna, sormena eta interesa izango ditu kontuan epaimahaiak.

Adin eta nazionalitate guztietako herritarrek har dezakete parte lehiaketan, taldeka nahiz banaka. Irrati pieza onenaren saria irabazten duenak 800 euro eskuratuko ditu eta euskarazko audio onenak 600 euro. Sari banaketa abenduaren 17an izango da Victoria Eugenia antzokiko Club aretoan eta garaileek bertan parte hartu beharko dute. 

Donostia Kultura Irratiak parte-hartzaileen zerbitzura jarriko ditu bere estudioak eta baliabideak, eta aurkezteko irrati-pieza bertan grabatzeko eta editatzeko aukera eskaintzen du, hala nahi izanez gero.

Lanak dkirratia@gmail.com helbidean aurkeztu behar dira, azaroaren 26a baino lehen. Oinarriak sarean daude kontsultagai. 

Iazko lanak DK irratiaren webgunean entzun daitezke.