Irrati egitasmo berria Uribe Kostarako

Irrati egitasmo berria Uribe Kostarako https://www.gaztezulo.eus/albisteak/irrati-egitasmo-berria-uribe-kostarako/@@download/image/20111213246justuri.jpg
2012/12/13
berria
Uribe Kosta eta Erandioko euskalgintzaren zazpi elkartek indarrak batu dituzte Justuri (tximista, bertako euskaraz) irrati euskalduna sortzeko.



Berbalamiñe Leioako euskara elkartea, Betiko ikastola, Bizarra Lepoan Getxoko euskara elkartea, Erandion Euskaraz Berbots!, Koska irratia, UK aldizkaria eta Ukberri.net dira egitasmoa bultzatzen dutenak. Proiektua ezagutzera emateko egindako agerraldian euskualden ia 100.000 euskaldun  bizi arren euskaraz %13a bakarrik emititzen dela salatu zuten. Horregatik, egoera hori hobetzeko edozein aukera baliatu behar diola iritzirik, Jaurlaritzak datozen asteotan zabalduko duen FM irratientzako deialdirako proiektua aurkeztea erabaki dute.

Irrati honek multimedia, parte-hartzailea, euskalduna eta tokikoa izan beharko lukeela defendatu dute, eta aurrera ateratzekotan Euskal Herriko beste irratiekin elkarlanean arituko litzatekeela.

Krisia nagusi den garaiotan krisi hori are nabarmenagoa da komunikabideen alorrean, eta are gehiago komunikabide euskaldunen artean. Hortaz, berri pozgarria da ekimen berri baten aurkezpena.