Irony Is a Dead Scene

2002an The Dillinger Escape Plan taldeko abeslaria zen Dimitri Minakakisek taldea utzi ostean, eta Greg Puciato hartu aurretik, New Jerseykoek EP hau grabatu zuten Mike Pattonekin. Maketa itxura du orotara 18 minutura iristen ez diren lau kantako lanak. Esperimentu bezala planteatu zuten, konposizio eta erritmo zein instrumentu eta ahots abaniko zabalarekin jolasten baitute; garrasi, melodia, onomatopeia eta abarrekin. Emaitza? Ulergarria izan daiteke zenbait momentutan, matematika hutsa beste batzuetan, edota ero baten denborapasa. Altxor bat, azken batean.