Iron Maiden, azken mugan

Britainia Handiko heavy metal taldeak The final frontier atera du argitara. El Dorado, The Alchemist eta Coming Home dira diskoan bildutako kantetako batzuen izenburuak. Steve Harris buru duen taldeak 15. diskoa du.
El dorado abestia taldearen webgunetik jaitsi daiteke, musutruk. Diskoan, bestalde, 16 orriko liburuxka sartu dute, koloretan, eta hainbat osagairekin osatutako CDa; besteak beste, taldeari eginiko elkarrizketa jaso dute CD horretan.
1975ean sortu zen Iron Maiden, Steve Harris buruak 18 urte besterik ez zituela, eta 80.urtean kaleratu zuen lehen diskoa. Harrisekin batera, Bruce Dickinsonek, Adrian Smithek, Steve Harrisek, Dave Murrayk eta Janick Gersek osatzen dute taldea. Heavy metaleko ordezkari ezagunak behin baino gehiagotan izan dira Euskal Herrian -Kobetamendin eta Anoetan, esate baterako-, baina oraingo diskoarekin abiatuko birarekin ez omen dute gurean geldialdirik egingo.