Irlandak 85.000 euro eskainiko dizkie euren uharteetara bizitzera joaten direnei
Gure uharte biziak deitutako egitasmoaren helburua hiri guneetatik urrun dauden herrialdeko uharte-talde batzuk birpopulatzea da. Honegatik, irlandako gobernuak leku bakarti horietara bizitzera joaten denari 85.000 euro emateko prest dago.
Irlandako itsasertz osoan zehar 30 uharte inguru daude. Mareak direla eta zenbaitetan isolatuak geratzen dira eta ez dago errepideko konexiorik. Uharte horietan 3.000 bat pertsona bizi dira, baina euren populazioa izugarri murriztu da azken urteetan.
Azpiegitura mugatuko leku urrun batean bizitzea ez da mundu guztientzat, baina programa honekin ehunaka pertsona erakartzea espero dute. Asko dira euren bizitza estiloa aldatzeko nahia dutenak. Horiek irletara hurbilduz Irlandak gune hauen garapena eragin nahi du datozen urteetan.
Irlandako Nekazaritza eta Komunitate garapeneko ministroa den Heather Humphreys-ek argi utzi du egitasmoaren helburua: "Azpiegitura eta oinarrizko zerbitzuen (medikuak, hezkuntza) hobetzea eta interneteko konexio hobea bermatzea". Azken xedea, biztanle berriei bizitza kalitate bikainaz goatzeko baldintza beharrezkoak bermatzea da.
Gobernuak iragarritakoaren arabera, bertara joateko prest daudenek 85.000 euro inguru jasoko dituzte. Horiek ingurua hobetzeko eta biziko diren etxeak egokitzeko erabili beharko dira. Diru hau 1993 baino zaharragoa den, eta bi urte baino gehiagoz hutsik egon den, etxe bat erosten duten irlandar edo atzerritarrei emango zaie.
Aipatu bezala, atzerritarrak onartuko badira ere, litekeena da hiritartasuna eskatu behar izatea edo lan-bisa bat eskuratu behar izatea. Honela, uztailaren 1etik aurrera, naturaz inguratuta bizi nahi dutenek programan parte hartu ahalko dute.
Birpopulatzeko programa honek, bizitza estiloa aldatzeko aukeraz gain, uharte hauen garapen jasangarrian ere eragin positiboa izango duela uste dute.

