Irlanda emakumeen begietatik

Jessica Chastain eta Vanessa Redgrave izango dira The Secret Scripture eleberriaren moldaketako portagonistak. Sebastian Barry idazlearen lanak Irlandaren azken urteetako argazkia erakusten du, bi emakumeren egunerokoetan idatzitako bizipenak oinarri hartuta. Alde batetik, 100 urte betetzear dela azken urteetan etxe izan duen ospitalea itxiko dioten Roseannerenak (Redgrave), eta bestetik, honen psikiatraren emazte zendu berriarenak (Chastain). Grabaketa lanak ekainean hasiko dira.