Iritsi da Bilbao Urban Musikaldia´09

Bilbao Urban Musikaldiak (BUM) lau urte beteko ditu aurten eta inoiz baino indartsuago etorri da, orain arteko kartelik erakargarrienarekin. Hip Hop, Reggae, Jazz eta Soul estiloen artean mugitzen den jaialdi gazte eta alternatiboa da, kalitatezko kontzertuak eskaintzen dituena. Sizzla Kalonji jamaikarra bera Bilbon izango da aurki!
Laugarren honetan, kontzertu eta ekimen guztiak asteburu bakar batean metatu ordez, bi hilabetetan zehar sakabanatu dituzte antolatzaileek (urriaren 2tik azaroaren 26ra bitarte) eta, agertoki nagusia Kafe Antzokia izango den arren, Santana 27 aretora eta Fnac-era ere iritsiko da musika.
Parte hartuko duten artisten artean, izen handi asko. Jatorri haitiarra duen Melissa Laveaux abeslari kanadarrak eta Javier Ibarra hip hop artistak, esaterako, dagoeneko eman dute kontzertua eta datozenak ere ez dira makalak izango.
Urriaren 10ean talentu gazteek bere txanda izango dute Kafe Antzokian 19:00etatik aurrera (Proyecto Hiroshima, Crimen X, Cirujanos eta Kaiz eta Dj D-Beam). Azaroan, aldiz, Guru (hilaren 6an) eta King Yellowman eta bere banda (hilaren 26an) igoko dira oholtza gainera.
Nolanahi ere, egitarau zehatza edota bestelako informazioren bat behar baduzu, www.myspace.com/bumfestival eta www.radiation.es web guneetan topatuko duzu.

Aurtengo BUM jaialdiko artista erakargarriena da, reggae jamaikarraren erregea: Sizzla Kalonji. 1976ko apirilaren 17an jaio zen St Maryn eta Miguel Orlando Collins da bere benetako izena. Aita eta ama rastafariak zituen baina, ordurako Bob Marley eta Jacob Miller hilik zirenez, dancehalla hedatzen ari zela hazi zen bera.
Hala ere, nerabezaroan, Caveman Hi Fi Sound Systemekin batera hasi zen Sizzla bere estiloa definitzen. Beti ere musika mezuak helarazteko erabili nahian, Beres Hammond eta Dean Fraser bezalako figurek lagundu zioten aurrera egiten harik eta 1995ean bere lehenengo LPa kaleratu zuen arte: Burning Up.
Benetako arrakasta, ordea, 1997ko Black Woman & Child albumarekin ezagutu zuen eta orduantxe hartu zuen Kalonji izena (garaile). Harrezkeroztik hogeita hamar disko baino gehiago kaleratu ditu. Asko eta askotarikoak; reggaea ez ezik, jazz, hip hop-a eta R&B-a ere ukitu baititu. Aurten Ghetto Youth-ology dakar, Jamaikako ghettoetan gazteek bizi duten egoera zailaren salaketa, eta The Firehouse Band banda du bidelagun.
Urriaren 29an, osteguna, arituko da Bilboko Santana 27 aretoan. 21:00ak aldera zabalduko dituzte ateak, nahiz eta bere showa ez den 22:00ak arte hasiko. Sarrerarik eskuratu nahi baduzu, bizkor ibili beharko duzu, Ez dago sarrerarik dioen kartela nonahi zintzilikatzen du eta.

Sizzla Kalonji gurean