Iris ***

Iris *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/iris/@@download/image/19p44-3.jpg
2002/05/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Richard Eyre. Aktoreak: Kate Winslet, Judi Dench, Jim Broadbent. Generoa: drama. Herrialdea: Erresuma Batua. Urtea: 2002. Iraupena: 90 minutu.  
19.zenbakia
Iris Murdoch idazlearen bizitzaren pasarterik atsegin eta gordinenak sentiberatasun handiz islatzen ditu Richard Eyre zinemagileak film honetan. Alzheimer gaitza The Sea, The Sea eleberri apartaren egilearen buru argia pitzatzen ari den sasoian, John Bayley senarrak haren oroitzapen gazi-gezak biltzen dizkigu samurtasunez. Aktore taldearen lana ikaragarri ona da. Hala, Judi Dench eta Kate Winslet aktoreek Oscar izendapen bana izan zituzten. Jim Broadbentek, berriz, Oscarra eta Urrezko Globoa bereganatu zituen bere interpretazio finarengatik. Drama ederra da, zinez.