Irene Paredes, munduko 100 futbolaririk onenen artean

Irene Paredes, munduko 100 futbolaririk onenen artean The Guardian egunkariak egindako rankinean dago jokalaria; hain zuzen, GAZTEZULOko iraileko protagonista izan zen. ZORIONAK! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/irene-paredes-munduko-100-futbolaririk-onenen-artean/@@download/image/GAZTEZULO_IRENE PAREDES_01.jpg
2018/12/13
berria

Argazkiak: Galder Izagirre @diapositivisme_studio

The Guardian egunkariak egindako rankinean dago jokalaria; hain zuzen, GAZTEZULOko iraileko protagonista izan zen. ZORIONAK!
Irene Paredes, munduko 100 futbolaririk onenen artean

Bazenekien Irene Paredes munduko emakumezko 100 jokalaririk onenen artean sailkatu dutela? Hala dio The Guardian egunkari britainiarrak. 100 jokalaririk onenen zerrenda argitaratu du, eta tartean da Irene Paredes legazpiarra, zehazki, 69. postuan.

Europa mailako defentsarik onenetakotzat jotzen dute, eta PSG taldean ez ezik, Espainiako Selekzioarekin egindako lana ere goraipatu dute. Aurten, besteak beste, Frantziako Kopa irabazi du Paredesek, PSG taldearekin. Pasa den martxoan, FIFAren Women’s World Eleven hamaikakoan ere sartu zuten Paredes.

Hain zuzen, GAZTEZULO aldizkariko iraileko protagonista izateko aukeratu genuen Paredes; luze hitz egin zuen gurekin bere ibilbideaz, emakume futbolari profesionala izateaz eta bidean aurkitu dituen zailtasunez. Elkarrizketa irakurri nahi duzu? Egin HARPIDETZA DIGITALA edo eskuratu zenbakia ONLINE DENDAN!