Irene Nemirovsky: Dantza egin nahi zuen neska

Errusiar inperioan jaio arren, frantsesa zuen hitz egiteko eta idazteko hizkuntza Irene Nemirovskyk (Kiev, gaur egungo Ukraina, 1903 Auschwitz, Polonia, 1942).
Guraso aberatsek oporraldi, bidaia eta hezitzaileak ordaindu zizkioten, eta horiei esker ikasi zituen errusiera, poloniera, ingelesa, finlandiera eta baita euskara ere.
Gutxi iraun zion kotoi arteko bizitzak; errusiar iraultzaren ondotik, Parisera erbesteratu behar izan zuen familiak, aristokraziarekin zeukan harremana zela eta. Nemirovskyk Letrak ikasi zituen Sorbonan, eta 1930erako argitaratuta zeuzkan bi lan arrakastatsu: Dantzaldia (Txalaparta, 2006) eta David Golder (1929).
Jatorri judutarrekoak ziren, ordea, eta ez zuten bakea luzarorako topatuko naziek okupatutako Frantzian. Alferrikakoak izan ziren katolizismora bihurtzeko saiakerak eta joera antisemitako literatur munduko harremanak: 1940rako lanak argitaratzea debekatu zioten. Orduan hasi zen idazten Suite frantsesa (Alberdania, 2011), bere orduko bizimodua deskribatuz, Frantziako egoeraren berri emanez. Bost liburukitik bi idaztera baino ez zen iritsi; 1942ko uztailean atxilotu eta Auschwitzeko gas kameretan hil zuten.
Hamalau liburu utzi zituen idatzita; Suite frantsesa, ordea, 2004an argitaratu zuten lehenengoz, Nemirovskyren alabak ohartu zirenean esku artean zeukatena ez zela amaren eguneroko soil bat, eskuizkribu bat baizik.
Gertutik begiratzen zion Nemirovskyk bizitzari, baina asmatzen zuen orokortasunean kokatzen. "Giro jakin batean bizi den neska nerabe konkretu baten bizipen unibertsalak" idatzi zuen behin Inma Erreak, Dantzaldia-z ari zela. "Amorruez, mendeku-gogoz, zorionik ezaz edota inguruko zorigaitza abiaburu duten poz txiki kasik aitorrezinez ehundutako tapiza" osatzen dute haren lanek.
Le Malentendu (1926)
L'Enfant genial (1927)
David Golder (1929)
Dantzaldia (Txalaparta, 2006)
Les Mouches d'automne (1931)
L'Affaire Courilof (1933)
Le pion sur l'echiquer (1934)
Films parles (1934)
Le Vin de solitude (1935)
Jézabel (1936)
La Proie (1938)
Deux (1939)
Les Chiens et les Loups (1940)
La Vie de Tchekhov (1946)
Les Biens de ce monde (1947)
Les feux de l'automne (1957)
Dimanche, Stock (2000)
Dimanche et autres nouvelles (2004)
Suite frantsesa (Alberdania, 2011)
Destinees et autres nouvelles (2004)
Arimen maisua (Alberdania, 2009)
Chaleur du sang (2007)
Birjinak (Alberdania, 2011)

Bibliografia
Le Malentendu (1926)
L'Enfant genial (1927)
David Golder (1929)
Dantzaldia (Txalaparta, 2006)
Les Mouches d'automne (1931)
L'Affaire Courilof (1933)
Le pion sur l'echiquer (1934)
Films parles (1934)
Le Vin de solitude (1935)
Jézabel (1936)
La Proie (1938)
Deux (1939)
Les Chiens et les Loups (1940)
La Vie de Tchekhov (1946)
Les Biens de ce monde (1947)
Les feux de l'automne (1957)
Dimanche, Stock (2000)
Dimanche et autres nouvelles (2004)
Suite frantsesa (Alberdania, 2011)
Destinees et autres nouvelles (2004)
Arimen maisua (Alberdania, 2009)
Chaleur du sang (2007)
Birjinak (Alberdania, 2011)