Irekita Adel18 antzerki topaketarako izen ematea!

Artedrama Euskal Laborategiko XIII. edizioa indartsu dator! Ireki dute Adel18 antzerki topaketetan parte hartzeko izen ematea, eta astebetez, euskara hutsean, arte eszenikoetan murgiltzeko aukera duzu Aulestin.
Zortzi orduko sei ikastaro antolatu dituzte, ikasi eta partekatzeko. Antzerkilari nahiz zaleentzat zuzendua, guztientzat topagune bat izango da. Beti dago zer eskainia, hausnartua eta landua antzerkiaren munduan, eta Adel18 topaketetan luxuzko bidelagunak izango dituzue: Ander Lipus, Aiora Sedano, Oier Guillan eta Javier Barandiaran, Pako Revueltas, Iraitz Lizarraga eta Mizel Théret.
Interesatzen bazaizu azkar ibili, lekuak oso mugatuak dira eta!
Harremanetarako: info@artedrama.com emailean edo 633.567.646 zenbakian.