Iraungipena aro digitalean

21 europar hizkuntza digitalki iraungitzeko arriskuan daudela jakinarazi du META-NETek, 34 herrialdetako 60 ikerketa-zentrok osaturiko bikaintasun sare europarrak. Adituen hitzetan, Europako 80 bat hizkuntzetatik 30ek ez dute aro digitalean biziraungo, nagusiki, alor horretan garatzeko jasotzen duten babes eskasagatik. Itzulpen automatikoa eta ahots-bidezko interakzioa dira, besteren artean, landu beharreko esparruak.